Botoaren eta Garaipenaren V erraldoia irudikatuko dute datorren Diadan

  • Irailaren 11n Bartzelonako Diagonal eta Gran Via kaleak betetzera deitu du ANC-k. V hizkia irudikatuko dute: “V garaipenaren eta botoaren ikurra da”, azaldu du ANCko kidea den Carme Forcadellek.


2014ko apirilaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Carme Forcadell batzarraren amaieran, garaipenaren eta botoaren V hizkia irudikatuz. (Argazkia: Jordi Borras)

Assemblea Nacional Catalanak (ANC) batzar orokorra egin zuen joan den larunbatean Tarragonan, aurtengo Diada eguneko mobilizazioen berri emateko eta ibilbide orria baliozkotzeko. Erabakitzeko eskubidearen alde lan erabakiorra gidatzen ari den herri mugimendua da ANC.

Diadaren eguneko erronka kataluniarrek deitzea izango dela adierazi zuten batzarrean. 2015eko azaroaren 9rako aurreikusita dago kontsulta. “Herriaren borondatea galdeketaren bitartez aditzera eman nahi dugu”.

Argazki galeria egin dute Nacio Digital-en.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude