Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Ttipi-Ttapa telebistaren eta eskualdeko gainontzeko euskal komunikabideen alde jasotako 1.500 sinadura aurkeztuko ditu gaur Nafarroako Hezkuntza sailaren aurrean. Sinadura bilketa horren bitartez azken urtetan izandako diru-laguntzen murrizketa salatu nahi dute, baita lizentziak lortzeko dauden zailtasunak ere, Ttipi-Ttapa telebista eta Euskalerria Irratiarena kasu.