Bonberenea Sutan musika jaialdia izango da hirugarrenez irailaren 15ean Tolosan. Bonberenea futbol zelaian joko duten taldeak honako hauek dira: Glaukoma, Matxura, Berri Txarrak, Gas Drummers eta Gose. Olarius & Brothers rock Dj’s gaztetxe barruan izango da. Jaialdiaren bidez gaztetxearen etorkizuna aldarrikatu nahi da, kideen ustez, ez baitago ziurtatuta.
Kontzertuak eta hainbat musika ekintza antolatzen dituen taldeak osatzen du Bonberenea gaztetxea eta beraiek dira jaialdiaren antolatzaileak.
Bonberenea Sutan kanpaina 2007an abiatu zen eta aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Bi urtez behin ospatzen da jaialdia eta hainbat musika taldek parte hartuko dute.
Taldeek Bonberenearen sormen librearen ideia defendatzen dute. Jaialdian ateratako dirua gaztetxeko proiektuetarako izaten da.
Sarrerak 15 eurotan egongo dira eta sarrerak@bonberenea.com helbidera idatzita eskuratu daitezke jadanik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.