Société Généralen bulegoan berriz protestatu du Bizi!-k eta jada bildu ditu 1,8 tona ikatzentzat diruak

  • Asteartean berriz protestatu zuten Bizi!-ko kideek Société Générale bankuaren Baionako bulegoan, Alpha Coal proiektuan aurka.


2014ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bizi! mugimenduko zenbait kidek "ingurumenaren erailketa gune" izendatu dute Société Générale bankuaren Baionako egoitza. (Argazkia: Kazeta.info)

Mugimenduko zenbait kidek “ingurumenaren erailketa gune” izendatu zuten banketxearen egoitza, eta sarrera blokeatu zuten lelo hori zeraman zintarekin inguratu eta kartel bat zintzilikatuz.

Egun berean, Frantziako banketxeko kideek Parisen biltzar orokorra zutela baliatu zuten protesta egiteko.

Hirugarren protesta ekintza da asteartekoa. Joan den astean hiru kanguru 1,8 mila milioi tona CO2 atmosferara isuriko dituen proiektuaren aurka mintzatu ziren Baionako bankuko sarreran eta mugimenduko 30 militante inguruk banketxearen egoitza okupatu zuten sei orduz.

Banketxeak ikatza ustiatzeko proiektu australiarrari finantzazioa ukatu ezean, Baionako egoitzan 1,8 tona ikatz botako dituela iragarri zuen Bizi! mugimenduak. Crowdfunding bidez horretarako beharrezko duten dirua lortu dute jada, 3.800 euro biltzea zen helburua eta asteazkenean 4.400era iritsi dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi!
Hirigintza-antolaketan bizikleta bideak sartzeko kanpaina abiatu du Bizi-k

Frantziako Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluak dio hiribideen berritze orok bizikletaz ibiltzeko antolaketak barnebildu behar dituela. Betebehar hori betetzen ez duten Herriko Etxeak identifikatzeko deia luzatu die Bizi talde ekologistak herritarrei.


2023-10-10 | Euskal Irratiak
Euskal Herria Burujabe ekitaldian maila lokalean eragiteko deia luzatu du Bizik

Metamorfosia ekologiko eta soziala bultzatzen duten alternatiben erakusleiho bat Baionan. Euskal Herria "burujabe, solidario eta iraunkorraren" aldeko ekimena ospatu du Bizi mugimendu ekologistak asteburuan, Lapurdiko hiriburuan. Parte hartze kopuruak antolatzaileek... [+]


Klima larrialdiari aurre egiteko alternatiben eta gogoeten topaleku izanen da Baiona asteburuan

Euskal Herria Burujabe "festa herrikoi eta ekintzailea" antolatzen ibili da Bizi! mugimendu ekologista, lurralde "jasangarri, solidario eta burujabea" osatzen duten alternatiben ezagutzeko asmoz.


2023-09-21 | Euskal Irratiak
Milaka pertsona bildu nahi lituzke Bizik, 'Euskal Herria Burujabe' topaketetan

2013ko Alternatiba Egunetik hamar urtera, 10.000 pertsona bildu nahi ditu Bizi mugimendu ekologistak bi egunez Baionan. ‘Euskal Herria Burujabe’ topaketak antolatu ditu urriaren 7tik 8ra, lurralde iraunkor, solidario eta burujabe baten aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude