Bizenta Mogel, bere garaiari aurre hartu zion idazlea, Yolanda Arrietaren nobela berriko protagonista

  • Argiaren alaba eleberria kaleratu du Yolanda Arrietak, Bizenta Mogelen Ipuin onac liburuaren egilearen bizitzan oinarrituta. Idazlearen ibilbidea arakatu eta gaurkotasunean kokatu du Arrietak, “historia fikzioaren bidez moldatuz”. Hendaiako Nekatoenea idazle etxean egindako egonaldian idatzi du nobela.


2014ko uztailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Datu errealetan oinarritu uda Arrieta fikziozko istorioa eraikitzeko. (Arg.:Gaizka Iroz/eke.org)

2012an euskal idazle klasikoak ezagutarazteko egitasmoan hasi zen Arrieta. Berriak jaso duenez, hasiera batean, Juan Antonio Mogel idazle bizkaitarra bururatu zitzaion arren, haren iloba Bizenta aukeratu zuen azkenean, euskaraz idatzi zuen aurreneko emakumea. 17 urterekin idazten hasi eta emakume izateaz gain, baserri-giroan garai hartan horren jakituria maila altua izateak erakarri zuen.

“Duela 200 urte neska koskor batek, haren osabak lagunduta, euskaraz, gaztelaniaz eta latinez irakurtzen eta idazten ikasi zuen Markinan; nik txikitatik ezagutzen ditudan kaleetan ibili zen, gainerako emakumeak baserri lanetan zebiltzan bitartean, Virgilioren testuak irakurtzen”, dio Arrietak.

Mogeleren bizitza ikertzen hasi zenean, eskoletarako materiala lortzea zuen helburu Arrietak. Informazioa biltzen joateak, ordea, nobela idaztera eraman zuen, horretarako Hendaiako Nekatoenea idazle etxean egindako egonaldia baliatuz. Bi argitaletxetara zuzendu arren, ez zioten argitaratzeko aukerarik eman. Beraz, Arrietak berak argitaratu du liburua, Markinako Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Nekatoenearen laguntzarekin.

Fikziozko istorioa, datu errealetan oinarrituta

Datu errealetan oinarritu da egilea fikziozko istorioa eraikitzeko. Esaterako, gurasoak, osaba edo orduko herritarrak erabiliz. Mirari, 17 urteko neska da nobelako protagonista. Aita amerikarra eta ama euskalduna ditu, eta ederki moldatzen da euskaraz. Izeba ikerlariarekin Euskal Herrira egindako bisitan Bizentaren egunerokoa aurkitzen du eta horren bitartez joaten da idazlearen bizitza ezagutzen.

Idazlearen istorioan ikertzerakoan informazio gutxi egon arren, haren gertuko jendearen eta garaiko gorabeheren inguruko datu ugari aurkitu dituela dio Arrietak. Testu eta eskuizkribuak ikertzeko Xabier Altzibar EHUko irakasle eta ikerlariaren laguntza izan du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (I)
Aulkitik aulkira, euli-giro eta Jenisjoplin, kontrako eztarritik dendaostera

Uxue Alberdiren lanari begira jarriko gara oraingoan. Lehenengo artikulu honetan helduentzako idatzi dituen ipuinak, eleberriak, saiakera eta kronika hartuko ditugu kontuan. Bigarren artikulu batean ilustratutako anekdotez, istorioez, filosofia liburuez eta idatzizko bertsoez... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


2024-02-06 | Estitxu Eizagirre
Gorka Setien idazlea hil da

Gorka Setien Berakoetxea poemagile hernaniarra hil da otsailaren 4tik 5erako gauean. Bost liburu idatzi zituen, irrati libreetako ahotsa izan zen eta gozo entzuten eta zaintzen zekien. 2019an autoedizioan argitaratu zuen bere poema liburu berriena, Naufragoen altzoa.


Eguneraketa berriak daude