"Billy el Niño" estraditatzearen aurka agertu da fiskaltza

  • Fiskaltzak ez du onartu Billy el Niño bezala ezagun den Juan Antonio González Pacheco Argentinara estraditatzea. Frankismoaren biktimen nahiak asetzeko, Espainiako Estatuan egindako epaiketak nahikoa izan behar lukeela argudiatu du.


2014ko apirilaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Billy el Niño Audientzia Nazionaletik ateratzen. (Arg: El Diario)

Tortura akusazioak egozten dizkiote 70eko hamarkadan poliziaren brigada politiko-sozialeko kide izandako Gonzalez Pachecori. Argentinako epaile Maria Servinik ireki du González Pachecoren aurkako kereila eta inspektore izandakoak Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen ostegunean.

Auzipetuak esan zuen ez duela gogoratzen polizia lanetan aritu zen urteetan tratu txarren salaketarik egotzi ote zioten.

Audientzia Nazionalaren egoitzatik hurbil hamarnaka pertsona bildu da, Frankismoko Krimenen Aurkako Kerella Argentinarra Babesteko Koordinakunde Estatalak deituta (gazteleraz Ceaqua). Koordinakundeko kideek Billy el Niñoren estradizioa eta biktimen memoriaren erreparazioa exijitzen dute.

Espainiako Estatuan epaiketarako bidea zabalik

auzitegi Nazionaleko fiskalak esan duenez gertakariak jazotako lekuan ikertu daitezke. Fiskalak proposatu du Argentinak Espainiako auzitegietan salatu ditzala gertakariak, biktimak entzutea posible izan dadin.

Koordinakundeko kideen abokatu Carlos Slepoyk adierazi du fiskaltzaren diskurtso aldaketak bide bat irekitzen duela akusatua Espainian epaitua izan dadin. Slepoyren esanetan epaile espainiarren artean “arrakala bat” irekitzen ari da eta Espainiako justizia ministerioak “bere posizioa aldatu du”.

Frankismoko krimenak erreparatzearen aldekoek albistea zuhurtziaz eta esperantzaz jaso dutela adierazi dute.

Carlos Slepoy abokatua fiskaltzaren erabakiaz hizketan:

Informazio gehiago

Info7 irratian epaiketaren jarraipena egin dute azken egunotan: Billy el Niñoren torturen biktima izandako Chato Galanteren hitzak bildu dituzte, eta Ana Mesutti abokatuari elkarrizketa egin diote,ebesteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude