EAJren, PSEren eta PPren botoekin Donostiako udal batzarrak kargutik kendu zuen atzo Bilduk San Marko mankomunitatean zeukan ordezkaria (Nora Galparsoro), eta PPko Ramon Gomez jarri du haren lekuan. Ondorioz, Bilduk San Markon zuekan gehiengoa galdu du.
San Markoko agintea aldatzeko bidean lehen urratsa Lasarte-Orian eman zuten. Uztailaren hasieran, Nerea Santxez (Bildu) ordezkatu zuen Lurdes Azebedok (PSE-EE) EAJren, PSEren eta PPren botoekin. Mugimendu hauekin, errauste plantaren aldekoek gehiengoa lortu dute San Marko mankomunitatean.
Kontuan hartuta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan San Markok daukan pixua (%29), Donostiako Udalean emandako aldaketak eragina izango du errauste plantaren inguruko erabakietan.
Hala ere, Bilduk botoen geihengoa izaten jarraituko du partzuergoan, honako erakunde hauetan indarrean jarraitzen baitu: Foru Aldundia (%33), Debagoiena (%6), Sasieta (%6), Tolosaldea (%5), Urola Kosta (%4) eta Urola Erdialdea (%3).
Gaiari buruzko informazio gehiago:

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.