Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Bildu legez kanporatzeko mehatxua egin du Barne Ministerioak presoei buruzko dokumental batengatik

2012-06-26
alde 0    kontra 0

Madriletik Bilduren kontrako mehatxua heldu da presoei buruzko film bat (Barrura begiratzeko leihoak) diruz laguntzeagatik. Filma ia bukatzear dago eta guztira 100.000 euroko aurrekontua du. Donostiako Udalak kopuru horren %9 jarri du. Hau da filmaren trailerra:

Aurreko astean onartu zuen Donostiako Udalak filma diruz laguntzea eta ondorioz PSE-EEko eta PPko ordezkariek udaleko Giza Eskubideen Batzordea uztea erabaki zuten. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak adierazi zuen auzitara eramango zuela Donostiako Udala.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen ustez Espainiako Barne Ministerioaren mehatxuak "gehiegizkoak" dira eta "lekuz kanpo" daudela salatu du. Gaineratu du Barrura begiratzeko leihoak dokumentalari eman dioten diru laguntza Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Donostiako Udalak urtero ematen dituen beste asko bezalakoa dela eta auzia "bere onetik" ateratzen ari direla kritikatu du. Momentuz diru laguntza hori ez dutela kenduko azpimarratu du.

Barrura begiratzeko leihoak bost presoren inguruko film dokumentala irailean estreinatuko dute. Bost dokumental laburrek osatzen dute eta 90 bat minutuko iraupena du. Bost zinemagilek egin dute: Josu Martinezek, Mireia Gabilondok, Eneko Olasagastik, Enara Goikoetxeak eta Txaber Larreategik. Bakoitzak preso baten istorioa kontatu du.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Gara | Berria
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys