Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Bilboko Zinema Ikusezina jaialdiko filmen erdiak emakumeek zuzendutakoak dira

2012-09-25
alde 0    kontra 0

Bilboko IV. Nazioarteko Zinema Ikusezina-Film Sozialak jaialdiaren inaugurazio ofiziala ostegun honetan izango da, Bilboko Alondegiko areto nagusian, eta urriaren 4rarte iraungo du jaialdiak. 33 herrialdetako 55 lan izango dira ikusgai Bizkaiko zortzi udalerritan. Filmen erdiak emakumeek zuzendutakoak dira, eta euskarazkoen artean, Jose Mari Goenagaren Lagun minak dokumentala emango dute.

Saioak Barakaldon, Bilbon, Elorrion, Erandion, Mungian, Portugaleten, Iurretan eta Fikan izango dira.

125.000 eurokoa da aurrekontua, iaz baino %40 txikiagoa. 14.600 euro banatuko dira saritan, zortzi ataletan bereizita: giza eskubideen alorrekoa; emakume batek egindako lanik onenaren saria; garapen iraunkorraren, genero berdintasunaren, kulturartekotasunaren alorretakoak; ikasleen saria; ikus-entzuleen saria; eta lehendabizikoz, euskaraz eginiko lan sozial onenarentzako aipamena, 2013an sari bihurtuko dena.

Filmetan ikusiko diren gaietako batzuk autismoa, Haitiko emakumeen egoera, Askatasunaren Flotaren kontra komando sionistek egindako erasoa, M-15 mugimendua eta emakume ijitoak dira beste batzuen artean. 55 filmak, dokumentalak, fikzioak eta animazioak dira besteak beste. Horien artean daude Nosrat Hauari marokoarraren Playa China dokumentala, Bartzelonan masajeak ematen dituzten emakumeak protagonista dituena; eta Monica Moya kolonbiarraren Putas o peluqueras.

Informazio gehiago

Mikel Garciak Lagun mina filmari buruz bere blogean idatzitako kritika

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz | Berria
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys