Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Bilboko portuan material nuklearra deskargatu dute

2012-09-11
alde 0    kontra 0
'Encounter'-etik edukiontziak deskargatzen, atzo Bilboko portuan (Fernando Gómez / El Correo)

Liverpooletik (Ingalaterra) atera zen Encounter itsasontzi holandarrak 12 tona uranio oxido deskargatu zituen atzo goizean Bilboko portuan. Lehenbizikoz deskargatu dute merkantzia mota hori Santurtzin, El Correo egunkariaren arabera (albistea paperezko edizioan soilik aurki daiteke). Uranio oxidoa Espainiako zentral nuklearrentzako erregai bihurtuko da.

Kargamentuaren agentzia kontsignatarioko (Mac Andrews) bozeramaile batek, ordea, adierazi du "urte asko daramatela" horrelako trafikoa egiten, nahiz eta ez duen argitu Bilboko portura aurrenekoz heldu diren ala, aitzitik, lehenago ere antzeko materiala deskargatu duten. "Ez da ezer harrigarri eta berria; edukiontzi mota aldatu da, besterik ez", adierazi du agentziako langile batek: "Kontu honek ez du interesik eta ez zaio publizitaterik eman behar".

Uranio oxidoa 12 metroko 2 edukiontzitan gordeta zegoen. Halako materiala Aviles eta Santanderreko portuetan deskargatzen zen orain arte, zirkulazio gutxiko leku isolatuetan. El Correok dioenez, Bilboko portuan deskargatzea merkeagoa delako eraman dute hara. Eusko Jaurlaritzako iturrien arabera material erradiaktibo hori garraiatzea uranioa salerosten duten enpresei dagokie. Zentzu horretan, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluko bozeramaile batek berretsi du zamaren segurtasun fisikoaren ardura Bilboko portuko ordezkariek dutela.

Ikusi El Correoren gaurko azala (pdf). Albisteari leku egin diote bertan. Albistea osorik irakurtzeko erregistratu beharra dago.

Uranio oxidoari buruz Wikipedian (gaztelaniaz)

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys