Bilboko Gatazka Guneak ateak itxi ditu
2012-01-19

handitu txikitu
Larunbatean itxi zituen ateak Bilboko Gatazka Guneak (Argazkia: bilbokobranka.info)
Larunbatean itxi zituen ateak Bilboko Gatazka Guneak (Argazkia: bilbokobranka.info)

Bilboko Gatazka Guneak 2006an ireki zituen ateak, 1990an sortutako Likiniano Kolektiboaren lekukoa hartuta, Zazpikaleetako Erronda kalean. Disko, liburu, fanzine eta bestelakoak saltzen zituen denda bat izateaz gain, boterearen aurkako kolektiboen bilgunea izatea zuen helburu, nahiz eta "ia hasieratik galdu zuen ildo politiko eta kolektiboa", Gatazka Guneak itxierako komunikatuan nabarmendu duenez.

"Niretzat ekintza politikoa den heinean, herri mugimenduarentzat galera baten moduan ulertzen dut, eta horrek beti sortzen dizu kezka bat", dio Juantxo Estebaranz Likinianoren sortzaileetako batek Berria egunkarian. Likinianon "hitzaldiak eta topagune ugari" egiten zirela gaineratu du Zorion Urrutia Gatazka Guneko kideak: "Hori galtzeak pena eman zigun, eta ildo hori mantentzeko sortu genuen elkarte berria". Egitura arazoek eta salmenten jaitsierak bultzatuta, ordea, ateak itxi behar izan ditu. 

Bestalde, Bilboko kontrakultura mugimenduari dagokionez, Estebaranzek dio "Bilbogune eta era horretako mugimendu interesgarriak· sortu direla, eta Kukutza gaztetxea jarri du adibide gisa: "Kukutzaren itxieraren inguruko egunetan, garbi geratu zen Bilbon badela sare indartsu bat, behar denean indarrak batzeko gai dena".

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia