Piztu Ezazu Argia 970x90

M83, De la Soul eta The Rapture izango dira Miarritzeko Big jaialdian

2012-07-18
alde 0    kontra 0
M83k joko du larunbatean Miarritzeko Agilera estadioan

Miarritzeko laugarren Big jaialdia hasiko da gaur eta larunbata bitartean M83, De la Soul eta The Rapture taldeak izango dira besteak beste. Hiru agertokitan banatuko dira kontzertuak: Irati erakustokian, Agilera estadioan eta Atabal aretoan. Berri Txarrak, Audience eta Garamendi  euskal taldeek joko dute aurtengo edizioan.

Gaur Atabal aretoan (20:00) Audience, Stuck in the Sound, King Charles eta Toma arituko dira eta sarrerak 25 euro balio du. Osteguneko eta ostiraleko kontzertuak Irati erakustokian izango dira 20:00tatik aurrera, 45 eurotan. Ostegunean musika elektronikoa nagusituko da Birdy Nam Nam, The Rapture, Sebastien Tellier, Yuksek, Digitalism eta Fuel Fandango taldeen emanaldiekin. Ostiralean berriz rock taldeek joko dute: Izia, Joe La Reina, Berri Txarrak eta La Femme (Peter Dihertyk bertan behera utzi du bere ostiraleko kontzertua). Larunbatean Agilera estadioan (19:00) De la soul, M83, Joey Starr, Shaka Ponk, Skip The Use, Garamendi eta Thee Brandy Hips taldeak arituko dira eta sarrerak 55 euro balio du.

Egun guztietarako jaialdiko abonua 99 eurotan dago salgai. Aurreko urtean 16.000 lagun gerturatu ziren jaialdira eta aurten 20.000 izatea aurreikusten dute antolatzaileek.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Kazeta.info
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys