Piztu Ezazu Argia 970x90

Ekintzaile sahararrak inpunitatez jipoituak

Uniformatu gabeko pertsona batzuek manifestari sahararrrak nola jipoitzen dituzten erakusten du Periodismo Humanok zabaldutako bideoak. Inguruan dabilen poliziak ez du ezer egiten. Martxoaren 22an grabatutakoa da, NBEren ordezkari berezi Chrisopher Ross Mendebaldeko Saharan zen bitartean.

Manifestatzen ari direla, erasotzaileak gerturatu eta bultzaka hasten zaizkie. Ondoren, ekintzailetako batzuk kalezulo batera eramaten dituzte eta minduta altxa ezinik ateratzen dira handik. Marokoko polizia edo armadaren jantzirik eramaten ez badute ere, walkie-talkien bitartez hitz egiten ageri dira momentu batzuetan.

Saharak Espainian duen ordezkariaren esanetan “okupazio indarrak” bake prozesua oztopatzen saiatzen dira. Bere ustez, bideoan agertzen diren erasotzaileak poliziak dira, nahiz eta hauek ere herritarren laguntza eskatu izan ohi duten horrelako ekintzetarako.

Saharako hirietan manifestazioak egiten dituzte ia egunero. Sahararekin Elkartasunerako Elkarteen Estatuko Koordinadoraren arabera, bideoan ikusten dena “joera orokorra” da. Marokoko poliziari ez zaio inporta NBEren aurrean eman dezakeen itxura, koordinadoraren ustez.

Marokok Espainian duen enbaxadak ez dio sinesgarritasunik eman dokumentuari. Esan dutenez, “irudiak manipulatuta egon daitezke eta ezin da jakin gertakariak benetakoak diren ala ez”.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Periodismo Humano
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2411
 
azala2410

2412 zenbakia.
2014ko apirilaren 20a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys