'Bi harriz lau xori' jaialdia Biarritzen martxoaren 23an hasita
2010-03-12

handitu txikitu

Hilaren 23an hasi eta 28ra bitartean egingo da Biarritzen Bi harriz lau xori jaialdia. Biarritz Culture elkarteak antolatu jaialdian euskal kulturak presentzia handia izango du aurten ere, musika, antzerki eta dantza alorretan. Ander Lipusek zuzendutako Antzerkiola Imaginarioaren Babiloniako Loreak antzezlanak ireki du jaialdia. Hurrengo egunetan Elirale konpainiaren Otto ikuskizuna eta Chimères antzerki taldearen Pello eta Otsoa antzezlanak izango dira. Musikari dagokionez, Itoiz Suite eta Maddi eta Joseba Irazokiren bideo/musika ikuskizuna izango dira, Maliko Vieux Farka Toure artista gonbidatuekin batera. Dantzan, Xabier Itzaina ikerlari, dantzari eta musikariaren hitzaldia eta Kukai dantza taldearen [Sok]2 koreografia berria izango dira, besteren artean. Agenda osoa antolakuntzaren webgunean ikus daiteke.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia