Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Bhopalgo tragediaren epaia traiziotzat jo dute biktimek

2010-06-09
alde 0    kontra 0
Bhopal

Munduak ezagutu duen istripu industrialik larriena 1984an gertatu zen, Indiako Bhopalen. AEBetako Union Carbide India Limited enpresan izandako gas toxikoen ihesagatik, milaka lagun hil ziren eta beste milioi erdia bizitarako gaixorik geratu zen. Bada, Bhopalgo auzitegi batek, garai hartan Union Carbide enpresan –gaur egun Dow Chemical dena– lanean ziharduten zortzi laguni bi urteko kartzela zigorra eta 100.000 errupiako (1.774 euro) isuna ezarri zien atzo, arduragabekeriaz akusatuta. Dena den, zigorraren berri eman ostean, baldintzapeko askatasuna eman zien.

Zortzi langile ohiak indiarrak dira; horietako bat hilda dago, eta gainontzekoak 70 urteren bueltan dabiltza. Epaia atera zain 26 urte egon diren biktimentzat, auzitegiaren erabakia "lotsagarria" da. Rachna Dhingra aktibistaren hitzetan: "Epaia hain berandu atera da, eta justiziarik banatu gabe gainera... Gobernuak Indiako jendeari traizio egin dio".

Ireki biktimek prestatu duten webgunea

Irakurri Pello Zubiriak ARGIAn idatzitako erreportajeak:

* Bhopal-en badakite Dow Chemical-en plastikoen prezioa (2005-02-27)

* 'Padayatra': milioi bat herri urrats Bhopaletik Delhira (2006-04-02)

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | The Guardian | El País
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys