Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Bhopalgo biktimek "Olinpiar Joko Bereziak" antolatu dituzte Dow enpresaren babesletza salatzeko

2012-07-27
alde 0    kontra 0
Zehra, bost urteko ume ezinduak bere urrezko domina erakusten du, arrastaka egindako lasterketan irabazi du.

Bhopalen (India) Olinpiar Jokoak eta salaketa uztartu dituzte, hainbat GKEk antolatutako "Olinpiar Joko Berezietan". 1984ko Bhopaleko istriputik bizirik atera zirenek salatu dute AEBetako Dow Chemical enpresak (hondamendia eragin zuen Union Carbide erosi zuen) Londresko Olinpiar jokoak babesten dituela. Bost urtetik 16ra bitarteko dozenaka bat umek hamar kiroletan parte hartu zuten, ikusleen txalo zaparrada artean. 

Reuters albiste agentziari egindako adierazpenetan, ekimenaren antolatzaileetako bat den Rachna Dhingrak azaldu du urtebete daramatela Dow enpresa Olinpiar Jokoen babesle izatearen aurkako kanpainarekin, eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (IOC ingelesezko sigletan) babesletza bertan behera uzteko eskatzen dutela. Dowek IOCrekin 2020 arteko babesletza sinatu du.

Bhopalgo istripu kimikoan 25.000 bat pertsona hil ziren Union Carbide enpresaren pestizida fabrika batetik isuri masiboa gertatu zenean. Ondoren, Dow Chemical-ek erosi zuen enpresa, eta biktimei kalte ordain duinak ez zaizkiela sekula eman salatzen dute.

Dow-ek istripua gertatu zen eremuan "ezer gutxi" egin duela salatu dute Giza Eskubideen aldeko taldeek. Ekintzaileen kalkuluen arabera, 500.000 pertsona tragediaren ondorengo gaisotasunak sufritzen ari dira, horien artean, minbizia, itsutasuna eta malformazioak.

Russian Today-ren webgunean Olinpiar Joko hauen argazkiekin galeria osatu dute.

Informazio gehiago:

Bhopalgo tragediaren epaia traiziotzat jo dute biktimek.

Bhopal-en badakite Dow Chemical-en plastikoen prezioa.

"Padayatra": milioi bat herri urrats Bhopaletik Delhira.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Reuters | The Times of India
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys