BEZa %23ra igotzeko asmoa duenik ukatu du Espainiako Ogasun ministroak

  • Espainiako Gobernuak BEZ zerga %23ra igotzeko asmoa daukala argitaratu du Expansión egunkariak gaur; eta horretarako aditu talde bati txostena eskatu diola. Espainiako Ogasun ministroak ukatu egin du halako asmorik eta txostena argitaratu arte itxaroteko eskatu du. 


2014ko urtarrilaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zortzi gizonek osatzen dute politika fiskala aztertzeko "aditu taldea" (arg.: El Confidencial)

Zenbait mediotan ordea, dagoeneko txostenari buruzko xehetasunak argitaratu dira. Informazio horien arabera, BEZa %23ra igotzea propsatzeaz gain, enpresek ordaintzen duten sozietate-zerga jaistea eta herritarrei PFEZean egiten zaizkien hobariak kentzea proposatu dute adituek.

Cristóbal Montoro Espainiako Ogasun ministroak mahai gainean duen txostenaren arabera beharrezkoa da erreforma fiskal sakona egitea, honako printzipioetan oinarrituta: zerga zuzenak jaitsi eta zeharkakoak igo.

Hala, herritar guztiek euren diru-sarreren arabera ordaintzen duten PFEZa jaitsi egingo lukete, baina aldi berean, zerga horri loturiko hainbat hobari –etxebizitza erosterakoan ezartzen dena ere bai– kendu egingo lituzkete. Bestetik, sozietate-zerga ere jaistea proposatu diote Montorori. Orain enpresa handiek %30 ordaintzen dute. Bada, %20ra jaitsiko litzateke tasa hori.

Zuzeneko zergen jaitsiera, zeharkakoak igoz konpentsatzea da asmoa. Zehazki, egileek txostenean  aipatu dute Europar Batasunean BEZaren batez bestekoa %21,3koa dela, eta hori aintzat hartuta “tartea” ikusten dute Espainian BEZa %21etik %23ra igotzeko. Soldaten Europako batez bestekoaren daturik ez du eman Expansiónek.

Txostena idatzi duen “aditu taldea”, Manuel Lagaresek gidatzen du, José María Aznarren aholkulari ere izana eta pentsioak bizi itxaropenarekin lotu zituen azken erreformaren egileetako bat. Beste zazpi gizonek osatzen dute taldea, gehienak enpresa eta bankuen munduari lotuak.

Argindarra %2,3 igotzea onartu du PPk Espainiako Kongresuan

Azkeneko enkantearen arabera, argindarrak %11 igo behar luke Espainiako Estatuan. Hori saihesteko lege dekretua egin du Industria Ministerioak eta Espainiako Kongresuak atzo onartu zuen PPren aldeko botoekin. Gobernuak behin behineko formula bat asmatu du, eta ondorioz %2,3 igoko da argindarra 2014ko lehenengo hiruhilekoan.

Eragile sozial ugarik gogor kritikatu dute Rajoyren gobernuaren jarrera, argindarraren prezioa izoztu eta erreforma sakon bat egin beharrean, enpresa elektriko handien alde egin duela esanez. CiU, EAJ eta Foro Asturias abstenitu egin ziren Kongresuko bozketan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ogasuna
Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2023-07-21 | Gedar
Txosnak 'TicketBai' erabiltzera behartu nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

"Irabazi-asmoa" dutela iritzita, "Ogasunean izena ematera" beharko dituztela iragarri du Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Analisia
Fiskalitate desberdina

Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]


Eguneraketa berriak daude