"Gutxienez elebidunak gara, guztiok... eta ez bakarrik gaur egun. Betidanik, euskal gizartea beste hizkuntzekin hartu-emanetan egon da. Bai erromatarrekin, arabiarrekin, Iparraldetik etorritako giza-taldeekin... Askotan entzuten da faltsua den mitoa: Gaur egungo kontua da frantsesa eta gaztelerarekin dugun nahasketa hori. Euskaldunok beti izan gara, hemen, bakarrik eta ez da beste hizkuntzarik sartu gure eremuan. Ba, landua, ikertua eta baieztatua dago euskaldunok beti egon garela beste hizkuntzekin hartu-emanetan. Horregatik, euskaldunontzat eleaniztasuna ez da XXI. mendeko kontu bat". (2010/02-26/03-05, 522. zenbakia)
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403