Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Miel Anjel Elustondok 27 elkarrizketa bildu ditu 'Zozoen elean' liburuan

2012-10-08
alde 0    kontra 0
Miel Anjel Elustondo

Miel Anjel Elustondok euskarazko hainbat hedabidetan plazaratutako 27 elkarrizketa jaso ditu Zozoen elean liburuan (Utriusque Vasconiae). Hain justu 27 horiek hautatzeko arrazoiak zeintzuk diren ez du argitu egileak. "Ez dakit noiz hasi nintzen elkarrizketa hauek egiten, ezta garrantzitsuenak zeintzuk diren ere, eta ez zait inporta". ARGIAn, Berrian, Euskaldunon Egunkarian eta Administrazioan Euskaraz-en argitaratutako elkarrizketak daude liburuan.

ARGIAn plazaratutakoak dira, besteren artean, Argitxu Nobliari, Jokin Uraini, Inazio Olarreagari eta William A. Christiani egindakoak. "Kontatzeko gauza interesgarriak dituzten pertsonak topatzeko gaitasuna du Mielek”, adierazi zuen Mikel Garcia ARGIAko kazetariak liburuaren aurkezpenean. Horren erakusgarri dira Elustondok ARGIA aldizkarian plazaratutako elkarrizketak.

Ikusi Elustondok 2002az geroztik ARGIA aldizkarian plazaratutako elkarrizketa guztiak.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Gara | Berria | Hitzen Uberan
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys