Berriz lurra zapaltzeko aukera

  • Azken minutura arte bere parte hartzea debekatua izan ondoren, azkenean Bildurekin hasi da hauteskunde kanpaina. Euskal Herritarren gehiengoa poztu duen erabakia izan da Espainiako Konstituzio Auzitegiarena. Ozta-ozta izan bada ere, behin osoko bilkurara pasatu ondoren, 7 magistratu Bilduren alde eta 4 aurka izango zela pentsatzen zen, baina ez, estuagoa izan da: 6 alde eta 5 aurka. Progresisten taldean kokatzen ei den Manuel Aragónek –espainiar nazionalista sutsua ei da- azkenean bat egin du PPk hautatutako bost epaileekin.


2011ko maiatzaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Bildu hauteskundeetan egongo dela bertaratuei jakinarazi zieten unea (Arg: Lander Arbelaitz)

Poza nabaria zen Bilbo eta Iruñeko kaleetan zain ziren Bilduzaleen artean, kale eta etxe askotan, baita Euskal Herriko sare sozialetan ere… eta pentsatzeko da EAJ, Aralar eta EB moduko alderdietako hautagaiak ere pozik izango zirela: auzitegi konstituzionalak ezezkoa eman izan balu eta Bildu legez kanpo geratu izan balitz, ez zen mokadurik gozoena izango hauteskunde hauetan parte hartzea. Ez zen mokadu gozorik izango, oro har, euskal gizartearentzat.

Baina ez da hala izan eta aurrera begira bereziki nabarituko da, hiru arrazoi nagusirengatik. Lehenik, hauteskundeetan izateko oinarrizko eskubidea medio, euskal gizartearen benetako nahia aspaldikoz islatuko delako hautatu beharreko erakundeetan. Bigarrenik, hain beharrezkoa den bake prozesua bultzatuko duelako. Hirugarrenik, gatazkaz gain, herri honek dituen bestelako gai eta arazoak ere beste indar batez azaleratuko direlako plazako eztabaidara.

Balorazio zehatza egiteko, epaia bere osotasunean ezagutu beharko da, baina badirudi oraingoan ere -2009an Iniciativa Internacionalistarekin bezala– Gorenak bere erabakia hartzeko izan duen frogen ahuldadea azpimarratu duela Konstituzionalak. Bilduren garaipena, hala ere, estua izan da eta bai kanpainan, bai ondorengo ibilbidean tentu handiz ibili beharko du Alderdien Legeari eman zaizkion tresna berrien atzaparretan ez erortzeko.

Atzo gauean euskal gizartean sumatzen zen giroa aintzat hartu eta egunotako efemerideei helduz, akaso esan dezakegu amerikar haren tankeran, hau urrats txiki bat dela Bildu-rentzat, baina handia euskal gizartearentzat. Eta, hitzen bat aldatuta, errusiarrarenak ere ia bere osotasunean balio dezake: "Hau bai edertasuna! Euskal herritarrok, zain dezagun gure Lurra, ez dezagun suntsi".


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude