Julia Sutton hil da, berpizkunde dantzak euskal dantzekin lotu zituen ikertzailea

  • Julia Sutton musikologoa, dantza-irakaslea eta dantza historialaria zendu zen uztailaren 1ean Oier Araolazak Dantzing blogean azaldu duenez. Berpizkundeko musikan eta dantzetan aditua zen Sutton eta garai horretako dantzak euskal dantzekin lotu zituen.


2012ko uztailaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Fabritio Carosoren liburuaren berrargitalpenean lotu zituen Berpizkundeko dantzak euskal dantzekin Suttonek.

Hiru dantza-libururen berrargitalpenak zuzendu zituen: Thoinot Arbeauren  Orchesography (1589), Fabritio Carosoren Nobilta Di Dame (1600), André Lorinen Livre De Contredanse (2008). Frabritio Caroso dantza-maisu italiarren Nobilta Di Dame (1600) liburuaren ingeleserako itzulpenean argitaratu zuen Suttonek euskal dantzei aipamena.

Suttonek herri-dantzen eta gorteetakoaren arteko lotura zenbaterainokoa den azaldu nahi izan zuen liburu horretako pasarte batean. Mendebaldeko dantzaren historiari begiratuta, baieztatu zuen gorteetako adierazpide artistikoek beti jakin izan zutela folkloretik interesgarriak zitzaizkien ideiak hartzen; eta alderantziz, klase apalagoek ere imitatzen zituztela gustu aristokratikoak.

“Badirudi XVI. mendean gorteetako dantzak eta herri dantzak banatzen dituen lerroa, etxe onekoek dotoretasunari, estiloari eta teknikari arreta gehiago eskaintzeak sortutako banaketa besterik ez dela” idatzi zuen Suttonek. Gainontzean, elementu komun asko ikusten zituen Europa osoan. Italiako tarantella pausoak, Ingalaterrako Morris dantza, Balkanetako eta Greziako dantzak… Denak ere nolabait lotuta zeuden Berpizkundeko gorteetako dantzekin. Ez maila berean, hala ere: “Antzekotasun biziena euskal dantzetako gizonezkoen teknika birtuosoan dago”.  


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude