Berbatek hizkuntza teknologien ikerketa-proiektua ofizialki aurkeztu zuten atzo. Bertan, Elhuyar Fundazioak, EHUko IXA eta Aholab ikerketa taldeek, Vicomtech teknologia-zentroak, Tecnalia Research & Innovation fundazioak, eta Lakuako Gobernuko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Kultura Sailak hartu dute parte.
Eragile hauek azken hiru urteetan erabilera praktikorako hizkuntza teknologiak garatzen aritu dira eta oraingoz hiru demo sortu dituzte. Proiektuaren helburua hizkuntzen industriarako irtenbide praktikoak aurkitu eta honen euskarri teknologiko bilakatzea da. Era berean, teknologia eta multimedia arloan euskara sustatu nahi dute.
Hizkuntza-industriaren azpisektore bakoitzerako demo bat aurkeztu zuten: Edukien sektorerako, bilatzaile semantiko multimedia baten demoa. Itzulpenen sektorerako, dokumentalen bikoizketa automatikorako demoa. Irakaskuntza sektorearentzat, tutore pertsonal baten demoa. Guztiak Berbatek-en webgunean daude ikusgai.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403