Beñat Zamalloak jaso du Rikardo Arregi sari nagusia, bertsolari txapelketaren jarraipenagatik

  • Andoainen banatu dituzte Rikardo Arregi katezaritza sariak. Beñat Zamalloak eskuratu du sari nagusia, Berrian, Bizkaia Irratian, Radio Vitorian eta Hamaika Telebistan egin zuen 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipenagatik. Kazetari berriaren saria Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak eskuratu du, eta sari berezia Berria.info-ren GAL 30 urte blogak eta liburuak


2014ko ekainaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Garikoitz Goikoetxea, Eider Goenaga eta Beñat Zamalloa. (Argazkia: Berria.eus)

Erakundeei zuzendu zitzaien Beñat Zamalloa, sari nagusia jasotzean: "Komunikabideok ardura publikoz betetzen duten kazetaritzaren funtzio publikoa aintzat hartuta, nolako herritarrak nahi dituzte agintari politikoek? Dagoeneko ondorioztatu dugu aurrera egiteko jarrera ez dela nahikoa, hedabideok une oro ari direlako baliabideak muturreraino eramaten, une oro ari direlako berritzen, gizartearen abiadara egokitzen".

Euskal Herriko demografiari buruzko erreportaje sortagatik irabazi du Garikoitz Goikoetxeak kazetari berriaren saria. Euskarazko kazetaritza izan zuen hark ere gogoan: "Krisian gaude, egokitu beharra daukagu, gehiagorengana iritsi behar dugu. Badakigu, eta ari gara. Baina aintzat hartzea behar dugu. Euskararik ez dutenen begietan eta belarrietan ohituta gaude ateak itxita ikustera. Ez dezagun hori egin gure artean. Garaia da euskalgintzaren eta administrazioaren arteko sareak josteko".

Epaimahaiaren sari berezia Eider Goenagak jaso zuen, berak koordinatu duelako GAL 30 urte bloga eta liburua sortu dituen ia berrogei laguneko lan taldea. Duela gutxi zendu den Aitor Renteria Txato lankideari eskaini zion saria: "Lan honetan zutabe inportantea izan zen. Erabat inplikatua egon zen; beharrezkoa zela uste zuen; bera gabe lan hau ez litzateke berdina izango".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Eguneraketa berriak daude