Behi esnearen sektoreak bizi duen egoera salatzeko mobilizazioa egingo da abuztuaren 31n Bilbon

  • EHNE-Bizkaiak (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) abuztuaren 31n Bilboko Kale Nagusian egingo du protesta behi esnea ekoizten dutenen egoera larria ezagutarazteko. Nekazariek oso prezio baxuan saltzen dute merkatuan eta pentsua inoiz baino gehiago ordaintzen ari dira zerealen merkatuak nozitzen duen espekulazioaren erruz.


2012ko abuztuaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ganaduzale batek, gaur egun, gehiago ordaintzen du pentsu kiloagatik esne litroagatik jasotzen duena baino.

Hego Euskal Herrian 2007an lau behi baino gehiago zituzten 906 pertsona zeuden eta 2011an 684. Bost urte bitartean %25eko jaitsiera gertatu da. 10 behi baino gehiago dituztenen artean, bost urte horietan 526 izatetik 401 izatera pasa dira.

Behi esnearen sektorean ari diren nekazariak gutxitzen ari diren bitartean, lehengaien prezioak goraka doaz. Azken hilabeteetan batez ere pentsuen prezioak ikaragarri igo dira. Soja, artoa eta garia bezalako lehengaiak nazioarteko merkatuen espekulazioan sartu dira eta adibidez sojaren prezioak %80ko gorakada izan du. Baserritarrek prezioen gorakada hauekin gehiago ordaindu behar dute pentsu kilo batengatik ondoren esne litro bat saltzean kobratuko dutena baino.

Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko diete eztabaida leku bat sortzeko esne sektorearen egoera hobeagoa izan dadin. EHNE-Bizkaiak bere hausnarketak eta proposamenak biltzen dituen dokumentu bat eramango du bi instituzioetara eta foro bat sortzeko eskatuko diete behi esnearen sektoreari buruz eztabaidatzeko eta proposamenak adosteko.

Nekazarien sindikatuak deitutako manifestazioa Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik abiatuko da 11.30etan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian amaituko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lehen sektorea
2024-04-12 | Estitxu Eizagirre
Esti Besa, ardogintzaz
"Upategietan parakaidisten eredua nagusitu da"

Ardogintza borborka dago: mundu mailan gaineskaintza dagoela-eta, iaz milaka litro erosi zituen Jaurlaritzak destilatzeko. Espainiako Gobernuak diruz lagundu zuen mahats berdea lurrera botatzea. Aurten ere antzeko neurriak hasi dira agertzen. Baina nola iritsi gara egoera... [+]


2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


Eguneraketa berriak daude