Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Euskal taldeek BEC bete nahi dute

2012-10-02
alde 0    kontra 0
Azaroaren 10ean izango da euskal musikaren festibala.

Azaroaren 10ean Becatu festibala izango da Barakaldoko BEC-en (18:00etan). Berri txarrak, Esne Beltza, Zea Mays, Willis Drummond eta Zuloak taldeek joko dute bertan. Sarrerak 17 eurotan daude salgai Becaturen webgunean; lehiatilan aldiz 20 eurotan eskuratu ahal izango dira. BEC aretoan euskal kulturaren inguruko ekitaldi gutxi antolatzen dela-eta proposatu du jaialdia BEC-ek berak.

BECek Abar Produkzioak-ekin batera antolatu du jaialdia. Ekimen honen xedea BECeko musika aretoan 14.000 pertsona biltzea da.

Gotzon Barandiaran Abar ekoizpen etxeko kideak esan duenez, "Euskal musikariek plazak behar dituzte euren sorkuntza lanak erakusteko. Gure musikaren kalitatea munduko edozeinen parekoa dela erakusteko aukerak behar dituzte euskal musikariek. Plaza estuak, zabalak, borobilak, laukiak, itxiak, libreak, txikiak, handiak eta baita BEC bezalako erraldoiak ere".

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | EiTB
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys