Baztango bailaran gordetzen diren XVII. mendeko istorioak islatuko dira zineman ostiraletik aurrera. Agoteek sufritu zuten diskriminazioa izango da gai nagusia Iñaki Elizalderen lehen film luzean.
Duela lau mende Nafarroako bailara horretan gertatutakoa azaldu du Iñaki Elizaldek. Nahiko ezkutuan gorde den historia da, Elizaldek ere ezer gutxi zekien horren inguruan: “Garrantzitsua iruditu zitzaidan diskriminazio horrek hainbeste urtez ezkutuan irautea”. Hala ere, Mikel Pruaño ekoizleak esan du, gaia ikusle orori egingo zaiola ezaguna, historian behin eta berriz errepikatu delako.
Bi garaitan kokatutako lan honen grabazioa 2009an hasi zen. “Normalena oraina grabatzearekin hastea bazen ere, antzinako zatiarekin hasi ginen”esan du Pruañok. “Horrela ilusio eta gogo handiagorekin hasi genuen lana”. Apustua izan zen, aurrekontuaren %40 ekoizleek jarri baitzuten eta hori ez da “normalena”.
Informazio gehiago:
Irakurri Mikel Garciak Donostiako Zinemaldian Baztan ikusi ostean blogean idatzi zuen kritika.
Ikusi filmaren trailerra:

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.