Berria egunkariaren Igandea gehigarrian Interneten jabetza intelektualaren izenean ezartzen ari diren kontrol legeen inguruko erreportajea kaleratu zuen atzo Gotzon Hermosillak. Besteak beste, Victor Domingo Espainiako Internauten Elkartearen presidenteari egindako elkarrizketa dakar artikuluak. Zenbait pasarte jaso ditugu.
"Egile eskubideen aitzakian pribatutasuna, adierazpen askatasuna eta bestelako eskubide oinarrizkoak zanpatzen ari dira. (...) FBIk Megauploaden kontra eginiko operazioarekin SOPA legearekin lortu nahi denaren irudi zehatza eskaini dute. (...) Batzuek sarea kontrolatzea dute xede, deskargen kriminalizatzea baliatuta. Arazoa deskargetatik haratago doa. (...) Jose Ignacio Wert Espainiako Kultura ministroarengandik, egia esateko, ez dut askorik espero. Kanona kendu du, baina orain estatuaren aurrekontu nagusietan sartzeko asmoa omen du, eta ardura hartu eta lehenengo erabakia izan da Sinde Legea suspertzea. Aurrekoen akatsen bidetik doa".
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403