Barcinaren dimisioa eskatu du Goicoechea auziko ikerketa batzordeak ere

  • Aldaketaren premia: hori da Goicoechea auziko ikerketa batzordeak gaur irakurri dituen ondorioetan ikusten dena. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio.


2014ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lourdes Goicoechea lehendakariordea eta Yolanda Barcina presidentea. Argazkia: Efe

Nafarroako legebiltzarkideek bat egin duten testuak erantzukizun politikoak eskatzen ditu, Barcinaren dimisioa eta hauteskundeen aurrerapena. PSN, Bildu, Aralar, Ezkerra eta Geroa-Bai alderdiek eskakizun komun horietan ados daude. UPNk eta PPk berriz, uste dute ustelkeriarik "ez dela frogatu".

Komisioaren gehiengoak ekintzen larritasuna azpimarratu du beraz, jasotako dokumentazioa ikertu ostean.

Idoia Nievesek eskainitako datuak ikertu ostean, sinesgarritasuna eman dio batzordeak datu horien artean aurkitzen den mezu elektronikoari. Bertan, Goicoecheak CANeko babestutako datuak eskatzen zituen.

BEZaren atzerapenenei dagokienez, Nafarroako Gobernuak erabakia ezkutatu zuela aipatu eta Barcinaren erantzukizun falta azpimarratu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goicoechea auzia
Roberto Jimenez badoa, PSN-n Madrilek agintzen duela adieraziz

Roberto Jimenez badoa PSNko buruzagitzatik eta zergatik azaldu nahi du. EFE agentziari egindako adierazpenetan, Yolanda Barcinaren aurkako otsaileko zentsura mozio ustela jo du kausa nagusitzat.


Politikari, dimititu demontre!

Politikari guztien artean bada oso sustraitua dagoen jarrera bera: ez dimititzea.


2014-03-18 | Iera Aranburu
Barcinak azalpenak emango ditu Parlamentuan ikerketa batzordearen ondorioez

Nafarroako Gobernuko presidentea Goicoechea auziko ikerketa batzordea ondorioez ariko da Legebiltzarrean. Batzordeak dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu zion.


Zein litzateke bide juridikoa EAEk eta Nafarroak bat egiteko?

PPk eta PSOEk Nafarroako egoeraz duten kezkari buruzko artikulua argitaratu du Manuel Sanchezek ElDiario.es-en. Une honetako egoeraz gain, Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa elkartzeko bide juridikoaz hitz egin du hainbat politikarirekin.


Eguneraketa berriak daude