Istiluak Bartzelonan Gràciako gaztetxearen husteagatik

  • Atzo Esquadra Mossoak Bartzelonako Gràcia auzoan dagoen Casal Popular etxe okupatuan sartu eta hustu egin zuten. Okupazioarekin bukatu izana salatzeko 500 lagun inguruk manifestazioa egin zuten Gràcia auzoko kaleetan zehar, eta istiluekin amaitu zen. Casal Popular Bartzelonako eraikin okupa esanguratsuena zen Casa de la Muntanyarekin batera.


2013ko apirilaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Manifestazioa egin dute desalojoa salatzeko. Arg: Jordi Borràs.

Okupazioaren aldeko eta Bartzelonako Udalaren, bankuen eta higiezinen enpresen kontrako oihuak egin zituzten protestan. Bi gaztek agiria irakurri zuten okupatutako etxetik botatzea salatuz eta okupazioaren aldeko aldarria eginez. Bankuen aurkako pintaketak eta txikizioak ere egin zituzten, Directa.cat hedabideak jaso duenez.

Behin manifestazioa amaituta, hainbat pertsonak edukiontziak kaleetan bota zituzten, Mossoen furgonetei bidea itxiz. Orduan lehen kargak hasi dira, eta hainbat orduz izan dira gauean Gràcia auzoan istiluak. Azkenean, manifestariak talde txikietan disolbatu direnean amaitu da.

Gràciako Gazteen Batzordeak 2002an okupatu zuen Casal Popular eraikina eta 2009az geroztik husteko agindua emana zegoen. Epaileak aurtengo otsailean jendez husteko agindua eman zuen, baina filtrazio bat medio ezin izan zuten hustu. Hurrengo aginduak apirilaren 1etik ekainaren 1a arteko tartea jaso zuen eta atzo, hilak 8, Casal Popular hustu zuten.

Hemen gaztetxeari buruz egindako bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude