Piztu Ezazu Argia gunera joan.

'Barrura begiratzeko leihoak' filmaren arduradunek uko egin diote Donostiako Udalaren diru-laguntzari

2012-06-28
alde 0    kontra 0
Barrura begiratzeko leihoak filmeko bost zuzendariak

Barrura begiratzeko leihoak filma jasaten ari den jazarpena dela-eta dokumentalaren egileek prentsaurrekoa eman dute gaur. Zinez Elkarteko kideek uko egin diote Donostiako Udalak emandako 9.000 euroko diru-laguntzari eta herritarrei eskatu diete filmaren ekoizpena diruz laguntzeko (webgune honetan eman daitezke laguntza ekonomikoak).

"Filma akaso ez da denen gustukoa izango, baina eskubidea daukagu egiteko eta jendeak eskubidea du ikusteko" adierazi dute Zinez Elkarteko kideek. Gainera, gogorarazi dute Gobernuak ez duela eskubiderik artisten sormen-askatasuna kontrolatzeko.

Kasu hau kate luze baten azken begia baino ez dela gogorarazi du Mikel Garcia ARGIAko kazetariak bere blogean. Basterretxearen eta Larruquerten Ama Lur, Antxon Ezeizak gidatutako Ikuska saila, Imanol Uriberen Burgosko prozesua edo duela ez hainbeste Julio Medemen Euskal pilota. Larrua harriaren kontra, isilarazi nahi izan zituzten.

“Historiak erakutsi digu Espainiako eskuina dela jazarpen eta kanpaina bortitzak bideratu ohi dituena. Eraiki beharreko errelatoa hain bogan dagoen garaiotan, badirudi alde bakarreko kontakizuna baino ez dutela onartzen batzuek” dio Garciak. Irakurri artikulu osoa hemen.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys