Rajoy: "Erratu egin nintzen, merezi ez zuenarekin fidatuta"

  • Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ustelkeria akusazio guztiak ukatuz zuritu du bere burua Espainiako Kongresuaren aurrean.


2013ko abuztuaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mariano Rajoyk Bárcenas aferari buruzko azalpenak emango ditu.

Barkamena eskatuz hasi du Bárcenas kasuari buruzko azalpena. "Erratu egin nintzen; merezi ez zuen errugabe faltsuarekin fidatu nintzen", esan du.

Bere delitu bakarra Bárcenasen errugabetasunean sinestea izan dela azaldu du Espainiako presidenteak: “Fede ona delitu bada, balore asko aldatu beharko ditut”.

PPk ez duela kontabilitate bikoitzik izan azpimarratu du. Ordainketa guztiak zurian egindakoak direla eta dena deklaratuta dagoela esan du. “Ordaindu dena lanagatik ordaindutakoa da, eta guztia kontabilitatean ikusi daiteke”.

Errugabetasunaren ustea aipatu du Espainiako presidenteak behin baino gehiagotan. Frogak aurkeztea akusatuaren kontua dela dio, eta ez biktimarena.

Zentsura mozioari ez dio beldurrik, badakielako “ez dela aurrera aterako”, eta Espainiako irudia zikintzeko soilik balioko duela esan du. "Azpijoko bakoitzeko dimititu beharko balitz, zenbat diputatu geratuko lirateke hemen?", galdetu du ganberan.

Rubalcabari zuzendu zaio hurrena. Agerraldian zehar, PSOEko buruaren zenbait esaldi aipatu ditu zita moduan, eta berari zuzenduta hauxe esatea etorri zaio burura: "Zuk nik baino gehiago begiratzen diozu Bárcenasi".

Ustelkeriaren kontra lanean ari direla esanez bukatu du agerpena. “Gardentasunaren legea horren erakusle da” adierazi du.

Orain lana justiziaren esku geratzen dela dio, eta hori Gobernuaren sendotasunarekin lortuko dela. “Pertsona publikoenganako konfiantza lortu behar dugu berriz" esanez amaitu du.

Rajoyk paperetik irakurri du bere hitzaldi osoa, baita testuaren amaieran idatzita zegoen "fin de la cita" (aipuaren amaiera) esaldia ere. Bitxikeria horrek zersana eman du Twitterren, hainbat erabiltzailek Rajoyren lepotik barre egiteko erabili baitute:


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Eguneraketa berriak daude