Mobilizazioen ondoren Bankiak PAHrekin negoziatuko du Katalunian

  • Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak (PAH gaztelaniaz) Bankiaren hamabi egoitza okupatu zituen atzo Kataluniako hainbat herri eta hiritan. Asmoa bankuari presioa egin eta negoziaketarako ordezkari bat bidaltzea zen. Hurrengo ostegunean, Bankiako goi kargu bat PAHrekin elkartuko da Bartzelonan.


2013ko maiatzaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gironako Bankiako sukurtsalaren okupazioa (Argazkia: elperiodico.com)

Plataformak finantza erakundeari eskatu dio etxegabetzeak gelditzeko negoziazioetan adostasunera iritsi dadila, baita etxearen truke zorrak kitatu daitezela eta alokairu sozialerako PAHren eskaerak bideratu ditzala. Zorrak barkatzea idatziz erregistratua gera dadin ere eskatu dute

Bozeramaileak adierazi duenez, negoziazioan irmo azalduko dira. Izan ere, Bankiak eskakizunak arbuiatuz gero, “B plana” dutela esan du, atzoko ekintzari erreferentzia eginez. Nabarmendu du “garaipena izan dela eta gogaitu egin ditugula”.

Bankia entitate erreskatatua izanik, Espainiako Estatuan etxegabetze gehien egiten dituenetarikoa izatea salatu du PAHk. Adibidez, atzo bertan zabaldu zen Bartzelonako Els Hostalets de Pierola herriko kasua. 90 urteko bikote bat kaleratuko dute, semearen negozioari bermea emateagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Bilboko etxegabetzearen aurka protestan ari direnen kontra oldartu da Ertzaintza

Ostiral goizerako zegoen ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protestara dei egin du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Protestan ari direnen aurka oldartu da birritan Ertzaintza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du, Gedar-ek jaso duenez. Etxegabetzea burutu dute.


Eguneraketa berriak daude