Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Balerdi Balerdiren disko berriko bi kanta aurreratu dituzte

2012-09-17
alde 0    kontra 0

Abuztuan Amorotoko Musikortan grabatu zuten Iruñeko Balerdi Balerdi taldeko kideek disko berria eta aurrerapena sarean jarri dute. Taldeak hirukote moduan erabaki du berriz lanean hastea 15 urtez diskorik kaleratu gabe egon ostean. Baxu-jotzaile berria daukate, Karlos, Kerobiako taldekide ohia; Sergio Ibarrola “Zara” bateria-jotzaileak eta Toño Muro, gitarra-jotzaile eta abeslariak jarraitzen dute taldearen bizkar-hezurra izaten.

Urte eta erdi eman dute Balerdi Erdi moduan kontzertuak eskaintzen eta orain Balerdi Balerdi izena berreskuratu dute diskoa grabatzeko. "Pop freskoa" dakarte hamar kanta berritan, Euskal Herrian kultuzko talde bihurtu zituen power-pop estiloarekin. Zenbait kolaboratzaile izan dituzte disko berrian: Batiz, gitarra-jotzailea eta Martzel, Amorotoko Hangover of System talde metaleroko kantari eta bateria-jotzailea.

Balerdi Balerditarren lanak amaitzear dira. Abuztuan eta irailean grabaketa, edizioa eta nahasketak egin dituzte eta orain masterizazioa falta zaie. Aurrerapen moduan bi kanta jarri dituzte sarean: bata, In Dylan imitatione, Pello Lizarralderen hitzak dituena eta bestea, Guduka.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys