Madrilen pasa dut asteburua. Bi gau, bi goiz. Gautxori baino, goiztiarra izaki, larunbatean, goizeko 8etan paseatzera atera naiz. Atocha kalean gora noa. Antón Martin plazan “Monumento a los abogados asesinados” delakoa utzi dut atzean. 1977an frankistek –Franco hilda ere– buruturiko sarraskiaren oroigarria. Mayor plazatik Mayor kalera, 88 zenbakia: Alfonso XIII.ren gorazarrezko monumentua. 1906an, Mateo Morral anarkistak bertan akabatu nahi izan zuen erregea, baita Victoria Eugenia erregina ere.