Piztu Ezazu Argia 970x90

Bakearen Nobel Saria Europar Batasunari eman diote, honen unerik baxuenean

2012-10-12
alde 0    kontra 0
Europako Batzordeko presidente José Manuel Durão Barroso bere bulegoan irribarrez, Sariaren albistea jakin berritan.

Historian oinarritutako arrazoiketa batean, "bakearen eta adiskidetzearen alde egin duen lanagatik", Europar Batasunari eman diote Bakearen Nobel Saria.

II. Mundu Gerraren ondoren Europa berreraikitzeko egindako lana nabarmendu du Batzordeak, baita Berlingo harresia erori ostean Ekialdeko herrialdeetan "demokrazia eta egonkortasuna" zabaltzea lortu izana ere. Batasunaren ezegonkortasun ekonomiko eta politikoa ez du kontutan hartu epaimahaiak.

Saria iragartzean, Nobel batzordeko buru Thorbjoern Jaglandek hitz batzuk eskaini dizkie EBren egungo finantza eta arazo sozialei. Hala ere, adierazi du, sei hamarkadatan "bakea eta berradiskidetasuna, demokrazia eta giza eskubideak" sendotu eta lantzea saritu nahi izan dutela.

Sariaren erreakzio gisa, Europar Batzordeko presidente Jose Maunel Durao Barrosok Twitter bidez adierazi du: "Europa Batasun osoarentzat ohore handia da, 500 milioi herritar guztientzat, 2012ko Bakearen Nobel Saria jasotzea". Mezuari erantzunez, hainbat herritarrek ezetz adierazi diote.

Sare sozialetan saria kritikatu dute hainbatek, batez ere, Bosniako gudan ezer egin ez izana edo egun hartzen ari den murrizketa sozialen hautua salatuz.

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys