Baionan larunbatean Georges Abdallah askatzeko manifestazioa

  • Giza eskubideen aldeko eta ezkerreko hainbat talde eta elkartek deituta, martxoaren 16an manifestazioa egingo dute Baionako presondegiaren muruen inguruetan, goizeko 11etan hasita. Frantziak azken 29 urteotan preso daukan Georges Ibrahim Abdallah militante libanotarraren askatzea eskatuko dute.


2013ko martxoaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Georges Ibrahim Abdallah artxiboko argazki batean.

Parisko auzitegi antiterroristak 1987an bizi osorako espetxealdira kondenatu zuen Abdallah segurtasuneko epea 1999an osatu zuen, eta geroztik baldintzapeko askatasunean irteteko eskubidea badu. Hala ere, agintariek behin eta berriro ukatu diote kaleratzea, azken aldiotan Rachida Dati ministroa zenean indarrean jarritako legediaren aitzakian. Espainian famatu egindako "Parot legearen" gertatutakoen antza badu, hein batean, Abdallahrekin jazotzen ari denak.

Libanoko iparraldean jaio zen Georges Ibrahim Abdallah 1951n, familia kristau batean. Oso gazterik sartu zen Palestinaren Askapenerako Fronte Popularrean (FPLP frantses sigletan). 1982an Israelek Libano inbaditu zuen, eta “Bakea Galilean” operazioak eragin zituen 25.000 heriotza, 45.000 zauritu, Beirut suntsitzea, Sabra eta Xatila errefuxiatu kanpamenduetako sarraskiak, eta abar. Palestina eta Libanoko gerrilleroek mundu osora zabaldu nahi izan zuten erantzuna. Frantziaren kasuan, Libanoko Indar Armatu Iraultzaileek (FARL frantsesez) bi hilketa oso berezi egin zituzten: Charles Ray AEBk Frantziako enbaxadan zeukaten arduradun militarra eta Yakov Barsimantov Israelgo zerbitzu sekretuen (Mossad delakoaren) Frantziako arduraduna. Bitxikeria argigarri modura, 2012ko urtarrilean Abdallah askatzea eskatu zuen bera arrestatu zutenean DST zerbitzu sekretuetako buru zen Yves Bonnet orain diputatuak.

Abdallahren izenak Frantziako jendeei urte hartan Parisen gertatutako atentatuak dakarzkie burura. 1984an arrestatu zuten polizia frantsesek, atxiloaldi luze bezain polemikoa abiatuz. Baionako manifestaldirako deialdia egiten dutenen agirian irakurri daiteke Abdallahren arrestatze eta kondena loturik daudela zerbitzu sekretu frantsesen manipulazioekin. Haren abokatu Jacques Vergèsek, berriz, aspaldi salatu zuen AEBtako gobernuaren presioz daukatela oraindik espetxean. Georges Ibrahim Abdallahren istorioaren berri nahi duenak 2008ko Net Hurbil honetan irakur dezake: "Georges Abdallah amerikarren preso Lannemezanen".

Informazio gehiago:

Georges Abdallahren aldeko Ipar Euskal Herriko sustengu taldearen agiria.

"Liberons Georges Ibrahim Abdallah" bloga.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
Palestina: (ez) gure izenean

Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]


2023-12-12 | ARGIA
Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


2023-05-07 | Axier Lopez
Itxurakeria etiketan hasten da

10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]


Eguneraketa berriak daude