Gipuzkoan gizarte eredu ezberdin bat eta "azpiegitura erraldoiak nahiz proiektu xahutzaileak" etetzea eskatu zuten ehunka lagunek pasa den larunbatean Donostian. Gipuzkoa desberdin baten alde, jendarte eredua aldatu: azpiegitura lan handiak gelditu lelopean, Abiadura Handiko Trena, Zubietako errauste planta, Pasaiako kanpoko portua, Lezo-Gaintxurizketa plataforma logistikoa, Zubietako espetxea eta antzeko proiektuak "bideraezinak" direla aldarrikatu zuten.
Gipuzkoako azpiegitura erraldoien aurkako herri mugimenduak antolatutako protestan Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano, ezker abertzaleko Rufi Etxeberria eta Joseba Permach, Aralarreko Rebeka Ubera eta Ernesto Merino, Ezker Anitzeko Mikel Izagirre, Eguzki talde ekologistako Juan Mari Beldarrain, Gipuzkoako Errausketaren Kontrako Plataformako Maria Luisa Sanchez eta AHT Gelditu! Elkarlaneko Mila Elorza izan ziren, besteak beste.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403