Azken 25 urteotako pobrezia arrisku mailarik handiena du EAEk

  • Eusko Jaurlaritzaren Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko txostenaren arabera, azken 25 urteotako datu txarrenak ditu EAEk: 157.686 lagun pobrezia arriskuan bizi da (herritarren %7,3), 100.000 pertsonak baino gehiagok elikadura arazo larriak ditu eta horietatik 46.122 gosea sentitu duten etxeetan bizi dira. ELA sindikatuak eman zuen atzo datu hauen berri eta ezkutuan mantendu eta publiko ez egin nahi izana leporatu zion Jaurlaritzari.


2012ko abenduaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
157.686 lagun pobrezia arriskuan bizi da EAEn.

Datu ezkor gehiago: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen %5,7ak (124.608 lagun) ezin die oinarrizko gastuei aurre egin eta gora egin du, pobrezia arriskuan egon ez arren, gutxieneko ongizate mailara iristen ez direnen kopurua: guztira, 432.936 etxebizitza (%19,9). Areago, ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozen esanetan, pobrezia erreala handiagoa da. Adibidez, 100.000 lagun baino gehiago pobreziaren datutan sartu ez badituzte ere, txostenaren arabera familiaren babesik gabe bakarrik bizitzen jarriko balira, erdia baino gehiago pobrezia arriskuan legoke.

Muñozen ustez, datuek garbi erakusten dute prekarietateak eta langabeziak pobrezia eragiten dutela eta beharrezko ikusten du soldatak igotzea. Aurrekontu eta zerga politikak aldatzeko eskatu du idazkari nagusiak, eta politika berrien beharra aldarrikatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude