Azken 20 urteetan %22 igo da Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaren artifizializazioa

  • Zierbena eta Muskiz dira Bizkaiko eta Gipuzkoako kostako puntu beltz nagusiak. Bizkaian kostaldearen %16 dago porlanez estalita eta Gipuzkoan %13, Greenpeacek argitaratutako txosten batek dioenez.


2013ko abuztuaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zierbena eta Muskiz azpimarratu ditu Greenpeaceko txosten batek Hego Euskal Herriko kostaldeko beltzune nagusi, Petronor erantzule eginez.

2013ko Destrucción a toda costa txostena kaleratu du Greenpeacek, gaurko Berrian irakur daitekeenez. Hego Euskal Herriko kostaldearen egoerari buruzko zenbait datu eman ditu. Zierbena eta Muskiz jarri ditu beltzune nagusi bezala, eta Petronorren findegiak jo  ditu erruduntzat neurri handi batean. Natur balio handiko eremuak euren industria jardueretarako okupatzea egotzi dio enpresari. Petronorren berak Muskizen joan den apirilean inauguratutako koke plantak ere zer esana eman du.

Azken urteetako hirigintza prozesu bizkorrak kaltea eragin duela salatu du Greenpeacek. Bizkaian %36 igo da artifizializatutako natur eremua, eta Gipuzkoan %5. Porlanez estalitako kostalde eremua %16koa da Bizkaian, eta Gipuzkoan %13koa.

Espainiako kostalde lege berriak, gaineratu dute txostenean, babes gutxiagorekin uzten du zonaldea. Lehen 100 metroraino babesten bazen eremua, orain 20 metrorainokoa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Pelletak eta mikroplastikoak jasotzea, ohiko zeregina 'Mater'-entzat

20 urte baino gehiago daramatza euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen, tartean, palletak eta mikroplastikoak. Oraindik plastikozko bolatxoak gurera iritsi ez badira ere, "edozein unetan" iritsi daitezkeela ohartarazi du.


Eguneraketa berriak daude