Piztu Ezazu Argia 970x90

Uribetxebarria askatu ala ez aste honetan erabakiko du Auztiegi Nazionalak

2012-08-27
alde 0    kontra 0
Auzitegi Nazionalaren iturrien esanetan ez dago Uribetxebarria bezain egoera "larrian" dagoen presorik.

Uribetxebarria askatu ala ez aste honetan erabakiko du Auzitegi Nazionaleko José Luis Castro epaileak. Metastasia duen preso arrasatearrari urtebeteko bizia eman diote eta Auzitegi Nazionalaren iturrien arabera ez dago egoera horretan dagoen presorik. Uribetxebarriarena baino osasun egoera hobea izan duten presoak aske geratu direla ere azaldu dute.

Catrok Fiskaltzaren txostena jaso ondoren hartuko du erabakia Audientzi Nazionaleko medikuaren, Carmen Baena, txostenarekin batera aztertu ondoren. Baenaren esanetan, Uribetxebarriak %50 eko aukera dauka hamaika hilabete baino lehen hiltzeko eta bere gaixotasuna dela eta kartzelan artatuko diotela.

Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak bat egin du Uribetxebarria aske uzteko eskakizunarekin eta dagoeneko kalean egon behar lukeela gaineratu du. Garitanok euskal gizarteak Uribetxebarriari babesa erakutsiz izan duen jarrera nabarmendu du.

Herrirak antolatuta ekimen ugari izan dira asteburuan zehar Uribetxebarria aska dezaten eskatzeko. Donostiako ospitalearen aurrean esaterako 32 orduko baraualdia egin zuten hainbat lagunek. Baina, Euskal Herrian soilik ez, nazioartean ere hainbat ekimen ari dira egiten, Uribetxebarriari babesa emateko Askapenak dioenez. Argentina, Londres, Sahara, Bolibia eta Dublinen egin dira mobilizazioak esaterako.

Donostiako ospitaleak Josu Uribexebarriaren osasunaren inguruan kaleratu zuen txostenaren arabera preso arrasatearraren egoerak "ez du atzera bueltarik" eta Espetxeetako Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak 3. gradua ezarri zion. Baldintzapean aske geratu aurreko pausoa da hau.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz | Abc
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys