Automobilak desberdintasun sozialak nola indartzen dituen

  • Egitura konpaktua daukaten hirietan mugikortasun sozial handiagoa dago hiri sakabanatuetan baino Equality of Opportunity Projectek AEBetan egindako ikerketa baten arabera.


2013ko abuztuaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hirigintza eredu sakabanatuak desberdintasunak areagotu ditzake.

Bildutako datuek erakutsi dute San Frantzisko, New York eta Boston bezalako egitura trinkoko hirietan errazago gertatzen direla maila sozialen arteko mugimenduak. Aldiz Detroit, Memphis edo Atlantan, hiri sakabanatuagoak, zailagoa da baldintza sozioekonomiko hobeak lortzea inguru txiroetan jaio direnentzat.

Paul Krugman 2008ko Ekonomia Nobel sariak The New York Timesen argitaratutako artikulu batean aipatu du ikerketa hori. Atlantari buruz ari dela, zera dio: “Hiria sakabanatuegia egon liteke eta horrenbestez, okerreko auzuneetan bizi diren pertsonentzat lan-aukeretara iristea ezinezkoa da, literalki”.

Autoarentzat pentsatutako hiriak

Baina iritsi ezin horrek hiriaren luze zabalean mugitzeko zailtasunak dituztenei eragiten die, ez autoa eta gasolina ordain ditzaketenei.

Blanca Mugyenyik eta Yves Egnlerrek Stop signs: cars and capitalism on the road to economic, social and ecological decay liburuan (Stop seinaleak: autoak eta kapitalismoa gainbehera ekonomiko, sozial eta ekologikoan) iradokitzen dute automobila erabiltzeak ere asko eragiten duela mailaketa sozial hori gogortzen.

Lotura estua du lau gurpileko garraio pribatuak aipatutako hiri-eredu sakabanatuarekin.

Englerrek bere blogean azaldu du berriki zein den honen guztiaren ondorioa: “Autoak posible egin du pobreengandik urrun bizitzea (edo autorik ez daukan beste edonorengandik). Gaur egungo segregazioaren muturreko adibideetako bat da, jendea ate itxietako komunitateen lubakian sartu da. AEBetan eta bereziki autoa jaun eta jabe den hego-mendebaldean, milioika familia dirudun gorde dira bizitoki esklusibo eta baztertzaile horietan. Berdintasunean oinarritutako gizartea nahi badugu, buelta eman behar diogu segregazio geografikoari. Komunitateak eta hiriak eraiki behar ditugu jendeak auto pribatuaren beharrik izan gabe iristeko moduan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2024-02-29 | Estitxu Eizagirre
Nola elikatu hiriak?
Hiriko parkeetan zergatik ez fruta arbolak eta barazkiak landu zuzenean biztanleentzat?

Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Chinatown: zokoratuak eta zukutuak

Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia... [+]


2024-01-04 | ARGIA
6.486 donostiarrek ezezko botoa eman diote Basque Culinary Center Gros eta Uliako parkeetan ezartzeari

Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa egin dute asteburuan. 6.948 lagunek hartu dute parte, eta 6.486 parkeak babestearen alde agertu dira.


2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


Eguneraketa berriak daude