12.711 lanpostu berri sortu nahi ditu aurten Urkulluren planak

  • Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Enplegua Sustatzeko 2013-2016 Plana aurkeztu zuen atzo. Lau urtean 3.630 milioi euro inbertituz, 44.000 lanpostu sortzea da asmoa, eta enpresa txiki eta ertainetako beste 112.000 mantentzea. Aurten bertan, 12.711 lanpostu sortzea eta 42.185 mantentzea aurreikusten du planak. Eraikuntza arloan, enpresa txiki eta ertainetan, gazteen kontratazioan eta autoenpleguan pizgarriak izango ditu planak.


2013ko martxoaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iñigo Urkullu, Arantza Tapia eta Juan Mari Aburto, atzo, plana aurkezten.

Aurreikuspenek diote 19.000 lanpostu galduko direla aurten EAEn. Joera horri aurre egitea da Jaurlaritzaren helburua eta horretarako aurkeztu duen planak 1.000 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du 2013an: 281 milioi euro aurrekontuetatik hartuko dira eta beste 733 milioi kapital pribatua izatea espero dute. Inbertsio pribatu hori mugiarazteko, etxebizitzen zaharberritzea du jomuga Jaurlaritzak. Hala, Renove planaren bidez, 62.000 etxebizitza baino gehiago berritu nahi dituzte, eta 13.765 lanpostu sortu.

Besteak beste, honako neurriak aurreikusten ditu egitasmoak: enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei finantzaketa bermatzea (31,5 milioi euroko aurrekontu publikoa bideratuko dute, aurten 7,1 milioi); autoenplegua eta enpresa berriak sortzeko ekintzaileak laguntzea, hala nola mikrokredituekin (158,8 milioi euroko inbertsioa, aurten 43,1); gazteen laneratzea, formakuntza eta ekintzailetza sustatzea (98,3 milioi, aurten 22,8); eta formakuntza indartzea (505 milioi, aurten 117).

Langabetu eta gazteentzat, elkartasun funtsa

Elkartasun funtsa sortzeko eta horretara 35 milioi euro bideratzeko konpromisoa hartu du Jaurlaritzak, planaren baitan. Lan esperientziarik ez duten gazteen, gizarte laguntzak jasotzen dituztenen eta epe luzeko langabetuen kontratazioa ahalbidetzea da funtsaren helburua.

Enplegua Sustatzeko Plana "irekia eta malgua" dela azpimarratu du Iñigo Urkulluk, eta foru aldundiak, sindikatuak, patronala eta eragile sozialak deitu ditu parte hartzera eta euren ekarpenak egitera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enplegua
2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Eguneraketa berriak daude