Piztu Ezazu Argia 970x90

Hiru eguneko epea du Auzitegi Nazionalak Uribetxebarria askatu ala ez erabakitzeko

2012-08-20
alde 0    kontra 0
Iosu Uribetxebarriak 13. eguna bete du gaur gose greban.

Iosu Uribetxebarria aske utzi ala ez erabakitzea Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileari dagokio eta hiru egunetako epea dauka horretarako; titularra, José Luis Castro oporretan baitago.

Ostiralean Donostiako ospitaleak Josu Uribexebarriaren osasunaren inguruan kaleratu zuen txostenaren arabera preso arrasatearraren egoerak "ez du atzera bueltarik" eta Espetxeetako Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak 3. gradua ezarri zion. Baldintzapean aske geratu aurreko pausoa.

Hala ere, erabakia gaur hartuta ere Uribetxeberria ez zen aske geratuko osteguneraarte behintzat, bera askatzeko egin beharreko tramitazioek egun batzuk iraun baititzakete.

Bitartean metastasia duen preso arrasatearrak hamahirugarren eguna bete du gaur gose greban. Gainera, Uribetxebarriaren egoera salatzeko gose greban diharduten presoetako bat, Gonzalo Rodríguez, ospitalera eraman behar izan dute, baina ez dute honen osasun egoeraren berri eman, ezta familiakoei ere.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Eitb.com | Berria | Naiz
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys