'Atez Ate 3.0' Astigarragan eta Goierrin

  • 2013an Gipuzkoan hondakinak atez ate biltzen hasiko diren herrietan sistemak berrikuntzak ekarriko ditu orain arte Usurbilen, Hernanin, Oiartzunen eta Antzuolan dauzkaten ezaugarriekiko. Honetan ere anitza izango da Gipuzkoa. Ikus dezagun nola.


2012ko abenduaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sasieta Mankomunitateko presidente Azeari Andonegi, Legorretako alkate Bakartxo Mendez, Zaldibiako alkate Joxan Etxabe eta Itsasondoko alkate Axier Garro, hondakinen gaikako bilketa sistemaren aurkezpen prentsaurrekoan.

Atez ateko sistemak baditu baldintza batzuk denetan berdinak: herritar guztientzako derrigorrezkoa da, hondakinen atal guztiak bereizten ditu, familia bakoitzaren hondakinak modu pertsonalizatuan jasotzen dira eta %80tik gorako birziklapen tasak lortu nahi ditu. Printzipio horiek zehazterakoan, Usurbildik hasita Gipuzkoan orain arte martxan dagoen ereduak antzera soluzionatzen ditu hainbat xehetasun, berriro hemen esplikatzea ez luketenak merezi. Herriok Katalunia eta Baleareetako esperientzietan oinarriturik (hango Porta a Portari deitu diezaiogun Atez Ate 1.0) berrikuntza batzuk sartu zituzten, hala nola organikoa kuboan plastikorik gabe lagatzea (gero konsposteratzea erreztu eta merketzeko) eta hondakinentzako zintzilikario edo poste famatuak, atzerritar askok sekulako aurrerapentzat jo dituztenak eta hemen aldiz sistemaren kontrakoek beren gorrotoen ikur bihurtu dituztenak. Gipuzkoako lau udal aitzindariek Atez Ate 2.0. darabilte.

2013an atez atekoan sartuko diren herriek berrikuntza gehiago dakartzate. Ez denak denetan, ez denetan berdinak. Laster abiatuko diren herrien artean, sistemaren xehetasunak eztabaidatu eta erabakitzeko prozesuak bukaturik, egunotan aurkeztu dituzte Astigarragan (San Marko mankomunitatekoa), Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian (Sasietakoak) izango dituzten ezaugarriak. Hona Atez Ate 3.0 honen berrikuntza batzuk:

- Kuboak erabiliko dituzte frakzio guztientzako. Organikoaz gain, papera kubo urdin batean eta ontzi arinak hori batean aterako dituzte. Lau kubo etxe banatan, guztiak txip elektronikoz pertsonalizatuak.

- Paperaren kasuan, familia ugariko portaletan onartuko da denena ontzi handi bakarrean ateratzea.

- Poste edo zintzilikario famatuak ez dira denetan jarriko. Auzotarrekiko bileretan erabakiko dute eguneroko kubook lurrean utzi (erreza pisu gutxiko eraikinetan, konplikatuagoa bloke handietan) edo non kokatu posteak.

- Organikoa kubo barruan zorro biodegradagarri batean utzi ahal izango da. Gainera, organikoa dela eta bosgarren kubo bat ere edukiko da etxeetan: 7 litroko txikia etxean edukitzeko, 20 handia kalera ateratzeko.

Zenbait kazetarik erakutsitako pozak balio balu termometrotzat (“Desde el punto de vista de la comodidad de la ciudadanía, el modelo planteado para Astigarraga cuenta con algunas ventajas con respecto a Hernani” idatzi du Astigarragako kronistak Diario Vascon, “La empresa Spora propone también para Legazpi un ‘puerta a puerta’ sin postes” titulatu du Noticias de Gipuzkoak) igoal pentsatuko genuke atez atekoaren kontrako jarrerak gozatu beharko luketela aldaketekin.

Gipuzkoan hondakinen kudeaketa berritu beharrari buruzko eztabaitan atzeratuta datozen herriek gero eta formulen mix anitzagoa daukate aukeran %80ko emaitzak lortzeko: aipatu Atez Ate 2.0 eta Atez Ate 3.0z gain Sakanakoak bere berezitasunak ekarriko ditu (Atez Ate 4.0?), Gipuzkoako herri txikietan zabaltzen ari da Orendain formula deitu dezakeguna… 2013 osoa baitaukate aztertu eta eztabaitzeko, seguru bateko eta besteko osagairik egokienak hautaturik Donostiako herritarrek (eta Eibarkoek, eta Irungoek, eta Lasartekoek eta…) aurkituko dutela 2014an abiatzeko sistema beren neurrietara egokitua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzuola
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Antzuolan 200 metroko haize errota irudikatu dute giza katean

Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]


2024-02-08 | ARGIA
Meaka-Irimo herri plataformak milaka alegazio aurkeztu ditu eta aerosorgailuen tamaina irudikatuko du herrian

Meaka-Irimo herri plataformak 3.022 alegazio aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Industria sailean, "Trekutz" izeneko proiektuaren aurka. Zera adierazi du: "Meaka-Irimo herri plataforman energia berriztagarriak behar-beharrezkoak direla argi dugu, baina ezin dira... [+]


Eskuz idatzita

Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen... [+]


2023-11-06 | Estitxu Eizagirre
"Hausnarrean" liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]


Eguneraketa berriak daude