'Ataramiñe kantuz': Euskal presoen poema musikatuak


2007ko abenduaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
'Ataramiñe kantuz' diskoaren azala

Ataramiñe kultur elkarteak hainbat euskal preso eta iheslarik idatzitako poemez osatutako diskoa kaleratu du. Hamaika poema horiekin eginiko abestiak 40 musikarik egin dituzte. Euren artean dira, besteak beste, Alex Sardui, Enrique Villarreal Drogas, Francis Diez, Iñigo Muguruza eta Xabier Silveira bertsolaria. Diskoaren promozio bideoa Interneten dago ikusgai. Hiru kanta hauek ere entzun daitezke: Sarrera (Xabier Silveira), Zuhaitzaren adarrak (Fernando Diez Torre / Alex Sardui) eta Bihotz iluna (Joseba Sarrionandia / Andoni Basterretxea - Francis Diez).

Diskoaz gain, euskal preso eta iheslariek idatzitako literatur lanak bildu dituen Ataramiñe07 liburua ere plazaratu dute. Poemak, ipuinak, gutunak eta narrazioak aurki daitezke bertan.

Bestalde, MusikHerria diskoetxeak ere, errepresaliatu politikoek idatzitako testuekin zenbait musika taldek egindako abestiak bildu ditu Elkarrekin diskoan.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude