Askapenak 25. urteurren festa ospatuko du azaroaren 10ean Altsasun, 25 urte eta aurrera goaz! lelopean. Urte hauetan guztietan nazioartean lanean aritu diren brigadistek egingo dute bat Altsasun. Urteurrenaren harira emandako prentsaurrekoan zubi lanak eskaintzen jarraitzea beharrezkoa dela adierazi zuten Askapenako kideek.
"Munduko banku eta transnazionalen dikaturan bizi gara eta, zentzu horretan, Euskal Internazionalismoa inoiz baino beharrezkoagoa da egun", azaldu zuten. "Euskal askapen sozial eta nazionala lagunduko duten bide lagunak behar ditugu, konponbide politikoa babestu eta askatasunerantz gurekin batera joango diren bidaideak. Baina aldi berean, Euskal Herriak inperialismoa ahultzen duten prozesuak babestu behar ditu, inperioen hatzaparrak ahultzeraino".
Prentsaurrekoan gogoan izan zuten duela bi urte haien aurka poliziak egindako sarekada. "Gure herrian hainbestetan gertatzen den bezala, gure etxeetan sartu, atxilo eraman eta kartzeletan edo Askapenako auziperatuak bezala, epaiketaren zain aurkitzen dira, herrion arteko xamurtasuna ixilarazteko eraso gupidagabean".
Askapenak larunbatean emandako prentsaurrekoa:

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.