CiU

Artur Masen bestondoa

  • Ostegun honetan Artur Mas Kataluniako Generalitateko burua Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin bilduko da. Ez da errutinazko topaketa izango: joan den astean Bartzelonan milaka herritarrek independentzia eskatu zuten eta olatu hori baliatu zuen Masek, Kataluniak "estatu egiturak" behar dituela adierazteko, ondo kalkulatuta, "independentzia" hitza behin ere aipatu gabe, baina haren beharra iradokiz.


2012ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Artur Mas.

Mozkorraldi horren ondoren, baliteke aste honetan bestondoa etortzea. Masek bere adierazpenekin handira bota zuen hordagoa baina itxura guztien arabera, txikira jokatu nahi du. Itun fiskala eskuratzea dauka buruan eta eskaera horrekin bat egiten dute ERCk, Iniciativa-Esquerrak eta PSCko zati batek; baita herrialdeko patronalak ere.

Baina, onartuko ote luke horrelako irtenbiderik Diadan Bartzelona kolapsatu zuen herriak? Manifestazio horrek, Vicent Partalek Vilaweben idatzi zuenez, ez zuen politika aldaketa eskatzen, erregimen aldaketa baizik. Eta beraz, akatsa izan liteke Masen aldetik, herri-mobilizazioaren indarra moteltzen saiatzea, konponketa fiskalera mugatuz.

CiU saiatuko da itun fiskala independentziarako urrats gisa aurkezten –Masek jada adierazi du burujabetza fiskalik gabe ez dagoela burujabetza ekonomikorik–. Astoa zergetan hausnarrean egon ez dadin, urrats garrantzitsuenak aurrerantzean ere herritarrek bultzatuko dituztela dirudi, konplizitateak eraikiz eta kaleak hartuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CiU
2020-10-28 | ARGIA
Hainbat lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Katalunian, Puigdemonten jarduerak finantzatzen lagundu dutelakoan

Guardia Zibilak polizia operazioa abiatu du asteazken goiz honetan eta "funts publikoak independentismora desbideratzea" egotzita zortzi atxiloketa egin ditu. Bartzelonako lehen instrukzio epaitegiak agindu du operazioa, Carles Puigdemontek Belgikan egindako... [+]


2017-12-20 | Andoni Mikelarena
Hauteskunde bezpera Katalunian
Kanpaina arraroa amaituta, beste plebiszitu baterako prest

Amaitu da kanpaina, ERCk Estremerako espetxean, Puigdemontek Bruselako kroma batean eta Ciudadanosek Bartzelonako Nou Barris auzoan. Orain itxarotea geratzen da.


2017-12-18 | Andoni Mikelarena
Puigdemont onartuko du soilik presidente ANCk

Kataluniako Biltzar Nazionalak, ohar batean adierazi du abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren Carles Puigdemont  onartuko duela soilik presidente gisa. Polemika sortu du adierazpenak.


CiU zatituko da?

Kataluniako politikan galdera bat da nagusi egunotan: independentzi prozesuak CiUren apurketa ekarriko du datozen egunetan?


2015-04-19 | Axier Lopez
"Independentzia soilik izango da posible CIU gabe"

Militantzia ardura anitzak izan ditu Anna Gabriel Sabaték (1975, Sallent, Bartzelona): lehen Correllenguaren (Korrikaren ahizpa katalana) antolatzailea, Terra i Llibertat kolektiboko kidea sorreratik, zinegotzia, CUPeko idazkari orokorra, Endavat-eko kidea,... [+]


Eguneraketa berriak daude