Artur Mas: “Kataluniako galdeketa 2014an izango da, baina lege esparrurik urratu gabe”


2013ko irailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Artur Masek esan du urte bukaerarako erreferendumerako data eta galdera zehaztuko direla, baina itauna independentziaz izango den ez dago argi (Argazkia: premsa.gencat.cat).

Galdeketa 2014an egingo dela azaldu du Kataluniako President-ak, baina beti ere Espainiako Estatuarekin hitzartuta edo behintzat gutxieneko “tolerantzia” bat badago. Halere, Espainiarekiko negoziazioak ondo aterako ez balira, erreferenduma aurrera eramateko legezko aukera guztiak erabiltzeko prest agertu da Mas. Plebiszitua aipatu du berriz: “Hori ez da nik nahi dudana, baina kataluniarren ahotsa eta botoa isilarazi nahi badute, azken aukera moduan egin egingo dut”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude