Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Arto transgenikoak arratoiengan tumoreak sortzen ditu

2012-09-20
alde 0    kontra 0
Arto transgenikoak arratoi bati egindako kaltea. (AFP Photo / Criigen)

Jaio zirenetik Monsanto konpainiaren arto transgenikoa jan eta haren Roundup herbizidaren eraginpean egon diren arratoietan tumoreak deskubritu dituzte Caengo (Frantzia) Unibertsitateko zientzialariek. Food and Chemical Toxicology aldizkarian plazaratutako ikerketan diotenez, gainera, zeinbait organo kaltetuak dituzte, eta arto transgenikoa jan dutenen artean hilkortasun-tasa altuagoa da.

Ikerketaren egile Gilles-Eric Seralinik 2009an beste ikerketa batean parte hartu zuen, eta orduan ere elikagai transgenikoen segurtasunaren inguruko zalantzak agertu zituen. Oraingoan "ikerketa erralistagoa eta zorrotzagoa" egin duela adierazi du, arratoiak jaio zirenetik ikertu dituztelako. Monsanto konpainiaren hitzetan, ordea, bere produktuak seguruak dira eta ez dute arriskurik sortzen, ez animaliengan, ezta gizakiengan ere.

Hain justu, 2010ean Serailiniri buruzko artikulua plazaratu zuen Pello Zubiriak ARGIAn: Gilles-Eric Séralini, transgenikoen ikerle erasotua.

Informazio gehiago:

Transgenikoen kontrako protestak egingo ditu Occupy Monsanto sareak AEBetan (2012-09-07)

Monsanto epaitegietara arto transgenikoa landatu duen nekazari talde baten kasuagatik (2012-07-24)

Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen (2012-05-25)

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys