Kaliforniako (AEB) Anaheim hirian manifestazio eta iskanbila ugari ari dira izaten uztailaren 21ean poliziak aurrekaririk gabeko bi latinoamerikar hil zituenetik: Manuel Angel Diaz 25 urtekoa eta Joel Acevedo 21 urtekoa.
Manuel Angel Diaz uztailaren 21ean bizkarrean tirokatu zuen poliziak. Hildakoa ez zioan armaturik. Poliziak dio keinu susmagarri bat egin zuela. Hogaita lau ordura Avecedo tirokatu zuten, banden aurkako operazioan. Astea amaitu aurretik hirugarren tiroketa bat ere izan zen, baina ez zuen hildakorik eragin.
Anaheim Kaliforniako hamar hiri handienetako bat da. Hiria bi partetan banatuta dago. Iparraldean “Fltatlands” dago; bertan pobreak eta langileak bizi dira, hegoamerikarrak gehienak. Bestaldean, itsasotik gertuago, “Hills” dago, bertan bizi direnak azal zuridun kaukasoarrak, dirudunak eta errepublikanoak dira batez ere.
Nahiz eta hiria bi zatitan banatuta egon, alde batekoek soilik agintzen dute. Hegoamerikarrak hiriko biztanleriaren %53a izan arren Anaheimek historian zehar izan dituen 127 zinegotzietatik 3 soilik izan dira latinoamerikarrak, eta gaur egun dauden bost zinegotzietatik lau Hillsekoak dira.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.